Prentsa Aretoa

Berriak

2010/01/07

Basauriko EAJ-PNVk toki inbertsiorako estatu fondoko diruarekin egingo diren lanetarako lan poltsa sortzea exijitu du

Basauriko EAJ-PNVren Udal Taldeak udaleko azken Osoko Bilkuran eskatu zuen  herriko langabeek osatutako lan poltsa sortzea, toki inbertsiorako estatu fondoko diruarekin egingo diren lanetarako. Ideiaren oinarria da udalerriko langabeekin datu basea egitea eta hau herri lanak egiteko ardurak hartzen dituzten enpresen eskutan jartzea.

Ezagutzera eman
Basauriko EAJ-PNVren aldetik, orain dela urte bete eskatu genuena eskatzera gatoz berriz ere, hau da, "udalak behar besteko ahaleginak egin ditzala  udal herri lanetan sortuko diren lanpostu guztiak gure udaleko langabeentzat izan daitezen".  

"Gure ustez hau ez da konstituzioaren kontrako neurri bat, Loly de Juan alkatesak Osoko Bilkuran aurpegiratu zigun moduan. Gure aburuz, guztiz ulergarria da udal bat  langabezian dauden auzolagunengatik kezkatzea".

"Beste behin ere, PSOE-PP alderdiek osatutako udal gobernuari eta alkatesari eskatzen diegu ez ditzatela gehiago Konstituzioa edo bestelako arauak erabili, ezer ez egiteko gogoa duten bakoitzean; eta, formula aurrerakoi eta ausartak abian jar ditzatela langabeziari aurre egiteko, are gehiago Basauriko udalerri hau pairatzen ari den krisialdi latz honetan".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!