Prentsa Aretoa
Berriak
2010/01/15
Basauriko EAJ-PNVren Udal Taldeak bideragarri jotzen du Pozokoetxeko trenbide gunean 160-200 autoentzako behin behineko aparkalekua egitea
Basauri hobetzeko proposamenen barruan, Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Taldeak bideragarri jotzen du Pozokoetxe auzoan Renferen trenbide gunea erabiltzea 160- 200 autoentzako aparkaleku gisa.
Proposamen honek, EAJ-PNVk 2008 urtean planteatu zuen proposamenaren ildo bera jarraitzen du. Jakina denez, 2008 urtean Lope de Vega ikastetxearen eraisketaz baliatzeko, txandakako aparkalekuetarako zoru azpiko parking-a egitea proposatu zuen EAJ-PNVk, une honetan eraikitzeko prozesuan dagoen egitasmoa hain zuzen.
Udal Taldeak aditzera eman duenez "Pozokoetxeko trenbide esparruan egin daitekeen jarduera honen bidez,orain Benta, Pozokoetxe, Uribarri eta Arizgoiti auzoetan dagoen aparkaleku eskariari erantzuna emango litzaioke. Konponbide hau behin behinekoa izango litzateke Bilbao Ria 2000 erakundeak aurreikusten duen hirigintza egitasmoa gauzatu arte".
Oraingo trenbide gunean erabili gabeko 3000 mila koadroko lurzorua dago eta honetan egokitu ahal liteke 160tik 200era bitarteko aparkalekutarako tokia. Aparkaleku hau trenbide gune aktibotik isola daiteke gune bien arteko segurtasuna eta mugaketa mantentzeko hesiaren bidez. Halaber, Nafarroa kalean ere erabiltzen ez den atea dago eta behin zabalik egon ezkero, aparkalekurako sarbidea izan liteke. Halaber, aparkalekurako oinezkoentzako sarbidea ere egin daiteke Merkatuko Enparantzatik bertatik.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS