Prentsa Aretoa
Berriak
2010/01/18
Ortuzar: “Gure eskua luzatuko dugu akordio politikoak lortzeko”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak gaurkoan ezarri duenez "gure eskua luzatu nahi dugu eta hori da egingo duguna, bakea ekarriko diguten akordio politikoak erdiesteko eta euskal hiritargoak bere etorkizuna erabaki dezala ahalbidetzeko". Ortuzar gaur goizean izan da Bilboko Ercilla Hotelean izan den Ekonomia Berria Forumean.
"Ziurtasuna, ekimen bidezko buruzagitza eta denekin hitz egiteko eskua luzatzea. Azken finean, bultzada politiko berria. Galbraithek idatzi zuen moduan, "ez baduzu etorkizunean pentsatzen, ez duzu etorkizunik izango". Pentsa dezagun eta apustua egin dezagun etorkizunaren alde. Euskadik irtenbidea behar du, gainditzeko eta integratzeko irtenbidea. Irtenbide hori bilatzea eta topatzea da alderdi politiko gisa dugun konpromisoa" azpimarratu du.
BBBren buruaren ustez "EAJ, mende batean izan da euskal gizartearen funtsezko alderdia; hau ez du esaten handikeria erakusteko, ardura baizik. Iparramerikarren hitzak erabilita, founding party izan gara. Eta, hori izaten jarraitu nahi dugu. Ideia, ardura eta ekimena biltzen dituen ondarea islatu behar dugu. Oraingo eta etorkizunerako erronkak ez dira txikiagoak, ezberdinak baino ez dira. Egin dugun bidea kontuan hartuta, guk erantzuna eman ahal diegu, izan gaitezen baikorrak"

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS