Prentsa Aretoa
Berriak
2010/01/18
Rementeria: “Lopezen gobernuak dirutza handiak ematen dizkie udal sozialistei, baina Busturialdea-Urdaibaik ez omen du arretarik merezi”
Unai Rementeria Mundakako alkatea eta EAJ-PNVren legebiltzarkideak aditzera eman duenez " BBK erakundeak Sukarrietan dituen udalekuetan museo bat egiteko aukerak hainbat iruzkin eragin ditu. Ezker Erradikalak Bilboko Metroari, Guggenheim Bilbao museoari, AHTri eta Zornotzako Lantegiari eman zien ezetza bera da gaur egun Eusko Jaurlaritzak adierazten duena"
Politikari bizkaitarrak azpimarratu duenez " Bizkaiko Foru Aldundiak proposatutako eta Solomon R. Guggenheim Fundazioak abalatutako egitasmoa benetako irtenbidea da eskualdeko egoera ekonomikoari bultzada emateko eta euskal gizarteak Guggenheim erakundearekin konpromiso berria berresteko, Euskadi kultur kontzeptuari balio erantsia emango zaiola kontuan hartuta"
"Busturialdea eskualdiak azken 20 urteotan bere jarduera ekonomikoaren geldiunea nozitu du. Gernika Lumo udalerrian porrot egin duten enpresek eta arrantza jardueraren krisialdiak ekonomiaren atzerakada ekarri dute" gaineratu du.
Rementeríak banan-banan azaldu ditu Lopez Exekutiboak Urdaibai aldean egin dituenak. :
1.- Lopezen gobernuak PPren abala du eta uko egiten dio Mundaka itsasadarrean amaitzen duten uren kalitate ona izateari. Hauxe da Urdaibai, Biosferaren Erretserba famatua, turisten gehiegizko etorreratik gorde behar dena; bere hondakin urak botatzen jarraituko du eta ez du Europar Legeria beteko.
2.- Kultura eta Ingurumen Sailburuak eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berak esaten du Guggenheimn museoa Sukarrietako udalekuetan egitea guztiz ezinezkoa dela eta betoa jarri diote eraikitzeko asmoari. Bestelako buruzagi sozialistek diote izen propio handiko museoa beharrezkoa dela baina uko egiten diote Urdaibai aldean egiteari: Basaurin, Durangon edo Zorrotzan egin nahi dute. Edonon, Urdaibai eskualdean izan ezik.
3.- Gobernuak daramatzan zortzi hilabeteotan, Exekutibo honek ez du bilerarik egin eskualde honetako udal guztiekin. Ez dakigu zeintzuk diren politika, egitasmoa eta helburuak. Ez ditugu egitasmoak, egin nahi dituen gauzak ezagutzen.
4.- Bermeo-Amorebieta-Etxano trenbideak 20 milioi euroko inbertsioa zuen 2011 urtera arte. Bermeoko portuari 2009 urterako 9 milioi euroko kopurua esleitu zitzaion. Orain arte ez dakigu sozialistek horren inguruan egin nahi duena.
Buruzagi jeltzaleak gaineratu duenez Lopezen Exekutiboak " ez du inolako arazorik dirutza handiak sozialistek zuzentzen dituzten udalerrien eskuetan jartzeko, baina Busturialdea-Urdaibai eskualdeak ez omen du arretarik merezi" .

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS