Prentsa Aretoa
Berriak
2010/01/26
Bilbaok “eznahiko absolutua” ematen dio Eusko Jaurlaritzari Urdaibaiko Guggenheimen gainean duen jarrera dela eta
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldunak aditzea eman duenez "osoko eznahikoa" ematen dio Eusko Jaurlaritzari Urdaibai eskualdean Guggenheim museo berria eraikitzeko egitasmoaren aurrean eta San Mames barria egitasmoaren inguruan mantentzen ari den jarreragatik. Bilbaok baieztatu duenez Eusko Jaurlaritza "etengabeko bat -batekotasunean" ari da.
Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan eta Eusko jaurlaritzak eta PSE alderdiak egitasmoaren gainean eztabaidatzeko "denbora izan dutela eta izango dutela" adierazi ondoren, Bilbaok gogoratu du 2009ko ekainean Patxi Lopezek zuzendutako patronatuan Guggenheim Bilbao erakundeak Bizkaiko Aldundiarekin hitzarmena sinatzea adostu zuen foru instituzioak behar besteko bideragarritasun txosten guztiak egiteko kosteak beregana zitzan, egitasmo honetan aurrera egite aldera.
Aditzera eman duenez, txosten hauek hainbat arlo jorratzen ditu, besteak beste hirigintza, ingurumena, geologia, kudeatzeko eredua, kudeatzeko aurreikuspenen esparrua, mantentzeko kosteak, eta iresgarritasuna.
"Hau da, bideragarria ote den jakiteko kontuan hartu behar den guztia, egin diren txostenak aldekoak dira eta bertako zein nazioarteko enpresa garrantzitsuek egin dituzte; eta hau, Lehendakariaren aldeko botoarekin onartu zen" azpimarratu du.
Hori dela eta, ikusgai daude Eusko Jaurlaritzaren "etengabeko kontraesanak" eta Exekutibo autonomoari ematen dion nota "eznahiko absolutua" da.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS