Prentsa Aretoa

Berriak

2010/01/26

Bilbaok “eznahiko absolutua” ematen dio Eusko Jaurlaritzari Urdaibaiko Guggenheimen gainean duen jarrera dela eta

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldunak aditzea eman duenez "osoko eznahikoa" ematen dio Eusko Jaurlaritzari Urdaibai eskualdean Guggenheim museo berria eraikitzeko egitasmoaren aurrean eta San Mames barria egitasmoaren inguruan mantentzen ari den jarreragatik. Bilbaok baieztatu duenez Eusko Jaurlaritza "etengabeko bat -batekotasunean" ari da.

Ezagutzera eman
Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan eta Eusko jaurlaritzak eta PSE alderdiak egitasmoaren gainean eztabaidatzeko "denbora izan dutela eta izango dutela" adierazi ondoren, Bilbaok gogoratu du 2009ko ekainean Patxi Lopezek zuzendutako patronatuan Guggenheim Bilbao erakundeak Bizkaiko Aldundiarekin hitzarmena sinatzea adostu zuen  foru instituzioak behar besteko bideragarritasun txosten guztiak egiteko kosteak beregana zitzan, egitasmo honetan aurrera egite aldera.

Aditzera eman duenez, txosten hauek hainbat arlo jorratzen ditu, besteak beste hirigintza, ingurumena, geologia, kudeatzeko eredua, kudeatzeko aurreikuspenen esparrua, mantentzeko kosteak, eta iresgarritasuna.

"Hau da, bideragarria ote den jakiteko kontuan hartu behar den guztia, egin diren txostenak aldekoak dira eta bertako zein nazioarteko enpresa garrantzitsuek egin dituzte; eta hau, Lehendakariaren  aldeko botoarekin onartu zen" azpimarratu du. 

Hori dela eta, ikusgai daude Eusko Jaurlaritzaren "etengabeko kontraesanak" eta  Exekutibo autonomoari ematen dion nota "eznahiko absolutua" da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!