Prentsa Aretoa
Berriak
2010/01/27
Leioak Gazteleku berria izango du Aldapabarrena kalean
Pinuetako Kultur Etxearen inaugurazioaren ostean, Leioako Udalak udalerriko auzoetan gazteentzako gune berriak hobetzeko ea egokitzeko konpromisoa hartu du, Kultur Leioa erakundeak antolatutako jardunaldien osagarri gisa. Oraingo honetan, txanda Aldapabarrena kaleari egokitu zaio.
Esparru ludiko berri honek 517 metro koadroko zabalera izango du, 50 pertsonentzako ikasketa gela, erabilera anitzeko gela, helduentzako egongela eta txikientzako beste egongela bat, informatika gela, elkarteetarako bulegoa, administrazio arloa eta sukaldea, komun eta agiritegiez gain.
Leioako gazteen ekarpenak jasoko dira epe laburrean martxan jarriko den Gaztegunearen funtzionamendurako. Udalak galdetegi bat eskaini du udal web gunearen bidez ekipamendua "etorkizuneko erabiltzaileen eskakizun eta beharrizanetara egokitu dadin" udal iturriek aditzera eman bezala. Halaber, ikastetxeetako ikasleei ere galdetuko zaie. Alde batetik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tutoretza orduetan eztabaida guneak eratu dira eta Batxilergoan bestetik, gazteei emango zaie beren iritzia eman ostean idazkaritzan eman utzi beharreko galdetegia.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS