Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/05

Ortuzar: “Lopezek Zapateroren politika ekonomikoa azpikontratatu du”

Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko Presidenteak baieztatu duenez Patxi Lopezen Gobernuak "Zapateroren politika ekonomikoa azpikontratatu du", hau da, Europa osoan "egoera txarrena duen estatu buruarena". Gaineratu duenez  berak uko egingo dio Enplegurako Politika Aktiboen transferentzia Euskadira "egoera txarrean" ekartzeari.

Ezagutzera eman
ETBri eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek adierazi du EAJ-PNV  beti egongo dela  "herriarentzat gauza garrantzizkoetan, hau da, krisi ekonomikoaren kontrako borrokan eta langabeziaren aurkako ekinean"  eta "beti babestuko duela baikor jotzen duen edonolako proposamen"

Dena dela, bere hitzetan "arazorik nagusiena da Gobernu hau PPren menpean dagoela" eta  "politika ekonomikoari dagokionez, Zapatero jaunarena azpikontratatu duela, hau da Europa mailan egoera txarrenean dagoen estatu buruarena".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!