." />

Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/08

Ortuzarrek Zapateroren kontrako zentsura eta konfiantza mozioak ukatu ditu “izaera elektorala” izango luketelako

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren presidenteak argitu duenez bere alderdiak ez ditu aurkeztuko Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernu buruaren kontrako zentsura edo konfiantza moziorik. Ortuzarren esanetan "elektoralak" izango lirateke eta ez lirateke izango krisiari irtenbidea ateratzeko.

Ezagutzera eman
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan esan duenez "zoritzarrez, baina Zapatero norabiderik gabeko gobernua zuzentzen ari da, ez dakite krisiari nola aurre egin eta sonda globoak baino ez ditu ateratzen".

Baieztatu duenez Rodriguez Zapaterok ematen du "guztiz galduta" dagoela eta "ideiarik gabe", Zapateroren zoriona izenarekin deitu zen lehen aldiaren ostean.

"Talantea eta zorte hura erabilita egin zuen bere lehen ibilbide politikoa eta ondo irten zen; une honetan beherako bidea hartu du" adierazi du Ortuzarrek
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!