Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/11

BBBk Jose Luis Bilbao, Iñaki Azkuna eta Ana Madariaga proposatuko ditu 2011ko udal eta foru hauteskundeei begira

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak Ahaldun Nagusia eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria  izatek hautagaiak aukeratzeko barne hauteskunde prozesua deitu du. Halaber, Bilboko Batzar Artekoak ere egin du Bizkaiko hiriburuko Uri Erakundeei zuzendutako proposamena. Proposatzen diren izenak hauek dira: José Luis Bilbao, Ahaldun Nagusi izateko hautagaia; Iñaki Azkuna, Bilboko alkate izateko hautagaia; eta Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako Burua izateko hautagaia.

Ezagutzera eman
Hauteskunde prozesua igaro den otsailaren 8an hasi zen . Betidanik egin izan den moduan bi hautespen aldi izango ditu udal erakundeen barruan. Lehena otsailaren 26ra artekoa izango da. Bigarrena martxoaren 11 eta 22 artea egin beharko da.

Hautagaien behin betiko aukeraketa martxoaren 2an izango den Ezohiko Herrialde Batzarrean egingo da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!