Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/24
Andoni Ortuzarren esanetan Euskadik Europako espainiar presidentzian “parte hartze eskasa du” eta “zuzeneko presentzia” ahalbidetzea eskatu du
Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria eta EAJ-PNVren legebiltzarkideak aditzera eman duenez "konforme dago" Bruselako bulegoaren norabidearekin "hasieratik egindako lanari jarraipena eman zaiolako"; halaber, Marta Marín ordezkari izendatzearekin ere adostasuna erakutsi du "guztiz alderdikoiak eta politikoak diren beste ordezkaritzak ez bezalako profila duelako". Ortuzarrek Exekutiboaren egutegia "urritzat" jo du espainiar presidentziaren ekimen mapan "hutsune handia dagoelako iparraldeari dagokionez".
Buruzagi jeltzaleak baieztatu duenez "Euskadik aukera gutxi hartu ditu eta beraz Patxi López Lehendakariak aipatzen zuen aukera historikoa galduta dago". Ortuzarren aburuz Euskadiren "egiazko parte hartzea eskasa" da eta Donostian ministroen artean ospatu zen gailur informala aipatu du "gertakari historikotzat jo nahi den arren, agerikoa izan zen Undaren parte hartzea, antolatu gabea eta azken ordukoa izan zela".
EAJ-PNVren ustez Euskadik Europan "barne autogobernuarekin bat datorren presentzia zuzena "izatea guztiz funtsezkoa da"; eta horregatik BBBren lehendakaria eta EAJ-PNVren legebiltzarkidea denak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "kokapen politiko hobea, Euskadik Europan merezi duen parte hartze maila izan dezan".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS