Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/25

Galdakaoko Udalak salatu duenez Garraio sailak uko egin dio Metroaren inguruan informazio batzarra egiteko eskariari

Joseba Escribano Galdakaoko alkateak Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuordearekiko informazio batzarra eskatu du. Escribanok Eusko Jaurlaritzaren ordezkariari erakutsi nahi dio herrira 2016 urtean metroa ekartzeko lanen gaineko albisterik ezak sortarazten duen kezka.

Ezagutzera eman
"Iñaki Arriola Garraio sailburuak pasa den urrian izan zen bileran exijitu zigun leialtasun instituzionalean oinarriturik, orain guk exijitzen diogu lan hauen gaineko informazioa eman diezaguten "ezarri du Escribanok. Bere hitzetan oraindik ez daukate honezkero amaituta egon behar litzatekeen informazio azterketaren gaineko berririk. Zentzu honetan ezarri duenez "dakigun gauza bakarra da EAJ legebiltzar taldeak eragindako presioari esker PSE-EE alderdiak dirua aurreikusi duela 2010 urteko aurrekontuan eraikitzeko egitasmoari begira, baina hasieran bideragarritasun azterketa baino ez zen aurreikusten, hau da, ezer esatea bezala".

 Alkatea Garraio sailari ohartarazi dionez "udalak ez du gai honetan besoak gurutzatuta dagoen gonbidatuarena egingo". Alderantziz, baieztatu duenez, udal ordezkariek "gogor" jardungo dute egitasmo honen defentsan", gure herriaren etorkizuneko garapena jokoan dagoelako".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!