Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/26

Inauguratua izan da Bermeoko Egoitzalai nagusientzako egoitza berria

Bermeotarrek, atzotik bertatik daukate nagusientzako egoitza berria, Egoitzalai izenarekin 62 plaza eskaintzen dituena. Inauguratzeko ekitaldian izan ziren Xabier Legarreta, Bermeoko alkatea; Juan Mari Aburto, Gizarte Ekintza diputatua; eta udal eta instituzio ezberdinetako ordezkariak.

Ezagutzera eman
Xabier Legarreta alkate jeltzaleak goi arduradunei adierazi die bere esker ona Bermeo herria halako zentroa martxan jartzeko aukeratu izan dutelako. Halaber, egoitza kudeatuko duen enpresarekiko hitzarmena izenpetu dela iragarri du, sortuko diren lanpostuak Bermeko langileek har ditzaten.

Egoitzalai egoitzak 62 erresidentzi plaza eskaintzen ditu eta bertan ematen dira osasun zerbitzuak, erizaina, fisioterapia, errehabilitazioa, aholkularitza psikosoziala, okupazio terapia, animazioa, oinarrizko arreta pertsonala, sukalde zerbitzua, jantokia, garbiketa eta ikuzketa, mantenua eta bestelakoak. Horiekin guztiekin batera erabiltzailearen araberako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, besteak beste jantokia, osasun kontsultetara joateko laguntasuna, podologia , ile apaindegia eta estetika.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!