Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/01
Urduñako Udalak informazio bulegoa ireki du ziklogenesi leherkorrak eragindako kaltetuei laguntasuna emateko
Urduñako Udalak informazio bulegoa ireki du gaur asteburuko ziklogenesi leherkorrak eragindako kaltetuei informazioa emate aldera. Udala, orduko 228kmko abiadura hartu zuten eta Landatas auzoko hainbat etxebizitza desalojatzera behartu zuten haizeek eragindako kalteak neurtzen ari da.
Ekaitzak etxebizitza bloke baten teilatuaren zatia hondatu zuen eta 50 metrotara eraman zuen, beste etxebizitza blokearen kontra egin arte. Udal arkitektoak eginiko txostenaren arabera, eraikinaren egitura ondo dago eta beraz, familiek etxera itzultzeko aukera izan dute.
Udalerri osoan kalte handiak izan dira eraikinetan, teilatuetan eta egituretan. Ondasun publikoetan ere izan dira kalteak, besteak beste hilerrian, eroritako zuhaitzek hilobiak hondatu dituztelarik, golf zelaian, futbol zelaian eta abar... Horrez gain, hainbat linea elektriko botata daude oraindik, sare elektrikoa eta telefonia sarea ondo funtzionatzen duen arren.
Gaurkoan ere Urduña aldean dabiltzan haize bolada gogorrek suhiltzaileen eta kalteak ebaluatzeko lanetan ari diren langileen lanak oztopatzen dituzte. Udalak kalteturiko auzokide eta enpresei gomendatu die ezer baino lehen aseguru konpainiekin harremanetan jar daitezela eta ekaitzak eragindako kalteen argazkiak egin ditzatela. "Oso garrantzitsua da Udalak kalteturiko pertsonen datuak, argazkiak eta aseguru ezberdinetako perituen aktak jasotzea, kalte eta kaltetuen erregistroa egiteko eta horrela Estatuko Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin behar besteko laguntasunak bideratzeko". Udala harremanetan jarri da gobernu biekin, beharrezko laguntasunak lortze aldera.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS