Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/02

Barakaldoko EAJren udal taldeak salatu duenez UKFaren inguruan egiten ari den “kudeatze lan ezin okerragoak” hiritarrak kaltetzen ditu

Amaia del Campo, Barakaldoko EAJren Udal Taldearen bozeramaileak salatu duenez  Udal Kirol Institutuan egiten den kudeatze lan eskasak auzokideak kaltetzen ditu; halaber, onartezin jo du sozialistak hiritarren dirua xahutzeko duten era.

Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJren udal taldeak salatu duenez  UKFaren inguruan egiten ari den “kudeatze lan ezin okerragoak” hiritarrak kaltetzen ditu

ARGAZKIA JAITSI

Bozeramaile jeltzaleak kritikatu duenez "krisialdi egoeran aurreztu beharrean, Barakaldon behar baino gehiago gastatzen dugu udal ordezkariek ez dutelako beren kalkuluak  egiten jakin, edo inprobisazio hutsean ari direlako".

Del  Campok gogoratu duenez, duela aste bi, Barakaldoko Udaleko EAJren udal taldeak Udal Kirol Institutuaren batzordea deitzea eskatu zuen, hainbat erabiltzaile kexatu egin direlako udal kiroldegietako ordutegiak murriztu direlako eta  orain arte eskaini izan diren kirol ikastaroetan  eskola murrizketa gertatu delako.

Amaia del Campok PSE alderdiari deitoratu dionez "batzordekideen galderei erantzuna eman ez izanaz gain, San Vicenteko Kirol Hiria goizetan ixtean eragin duten arazoaren aurrean, lotsarik gabe esan dute korrika egin nahi duenak kalean egin dezakeela edo bestela Gorostizako Tellaetxe zelaietan".

Bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez zinegotzi arduradunak emaniko azalpenek ez dute bere alderdia "konbentzitu" . Zentzu honetan arbuiatu  egin du eman zaien azalpena, hau da, azpiegituretako ordutegiak egokitu direla  erabiltzaileen beharrizanetara eta eskaintza murriztu egin dela "krisialdi ekonomikoaren arabera". Amaia del Campok baieztatu duenez "hauxe da Barakaldoko PSE alderdiak udal kudeaketan egiten duen lan eskas eta ezin okerragoaren adibide bat" .

Udal talde jeltzalearen aldetik azaldu dutenez "sozialistek  murrizketak iragartzeko orduan aitzakia gisa erabili zuten  ustezko aurrezki hori ez zen halakorik, Udal Kirol Institutuak kendutako ikastaroengatik jasoko ez zuen diru kopurua, Barakaldoko hiritarrek ikastaro horiek emango zituen enpresari ordainduko genionetik  aurreztuko zena baino handiagoa izango zelako". Zehaztu duenez, Udal Kirol Institutuak ikastaroak murriztu izanagatik aurreztuko duen dirua iazko kopurua baino 65.9000 euro gutxiagokoa izango zen, baina  Udal Kirol Institutuak kendutako ikastaroengatik jasoko zuen dirua 74.900 euro gutxiago izango zen" ustezko aurrezki horrek guretzat 9000 euroko kostea izango du".

Amaia del Campo Barakaldoko Udalean EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramailea denak salatu duenez "guztiz era arbitrarioan kendu dira autofinantzatzen ziren eta inola ere udalarentzat gasturik suposatzen ez zuten ikastaroak".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!