Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/10

Barakaldoko EAJk eskatu du Inguralde egitasmoan prestatuak izan diren emakumeek lan egin dezaten Barakabus herri garraioan

Barakaldoko EAJren udal taldeak osoko bilkuran aurkeztuko du Inguraldek prestatutako sei emakume gidariri babesa emateko ekimena. Honen bidez, Barakabus zerbitzua emango duen enpresari eskatuko diote emakume hauek udal zerbitzurako  kontrata ditzan.

Ezagutzera eman
Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeko bozeramaileak azaldu duenez bere taldea Inguraldek autobus gidariak prestatzeko egin zuen ikastaroan parte hartu zuten langabetutako emakume hauekin bildu zen. Ikastaro hau 2008ko azken hiru hilabetean eman zen eta 60 emakume aurkeztu ziren, hauetatik 10 aukeratu ziren eta 6 dira beharrezko prestakuntza bukatu dutenak.

Bozeramaile jeltzaleak aditzera eman duenez emakumeek Barakaldon Barakabus jarriko zutelako albistea jakin zutenean "beren aukera izango zela pentsatu zuten, udal garraioa izanda eta Inguralde toki garapenerako agentziak emaniko ikasturtean prestakuntza jaso zutela kontuan harturik eta zerbitzu berrirako  kontuan hartzeko eskubidea izango zutela pentsaturik".

Dena dela, Del Campok baieztatu du auzolagun hauek EAJri "beren kezka eta desilusioa" adierazi diotela. Esan dutenez hiriko autobusa martxan jartzeko udal arduradunekin hitz egiteko eskariak ez dira entzun. Barakaldoko EAJren aburuz emakume hauek baldintza guztiak betetzen dituzte eta prestakuntza osoa dute, Inguraldek jarritako autoeskolan prestakuntza amaitu ondoren CAP egiaztagiria ere lortu dutelako. 

Amaia del Campok gogoratu duenez iragan den astelehenean ospatu zela Emakumearen Eguna eta "bada garaia administrazio batzuek beren ardurak hartzeko eta langabetutako emakumeentzako lanpostuak sortzeari ekin diezaioten". Del Campok esan duenez Barakaldoko Udalak "aukera paregabea du sei bizilagun hauei lan merkatuan sartzearen aldeko egiazko apustua egiteko".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!