Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/12

Ortuzar: “Kanpo ekintza hutsaren hurrengoa da Eusko Jaurlaritzarentzat”

Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria eta Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak jeltzaleei Eusko Jaurlaritzak egiten duen kanpo politikarekiko sortu zaien kezka azaldu du gaur goizean Legebiltzarreko agerraldian.

Ezagutzera eman
Buruzagi jeltzaleak esan duenez oraingo kanpo politika "balizko dotrinatzea baino, enpresak sustatzeko ekimenean oinarritzen del" esan dutenean ere "izen-galtze giroa sustatu dute kanpo aldean".

Ortuzarrek kritikatu duenez kanpo ekintza "hutsaren hurrengoa da" Eusko Jaurlaritzarentzat, "gehien atzeratu den departamentua izan delako". Aipatu egin duenez, ordezkaritza hauetako osaketa egiterakoan  "mapa gainean lerroak marratu eta ordezkari bakoitzari eman diote gehien gustatu zaiona".

Amaitzeko, eta Bruselako ordezkariaren kasua salbu, auzitan jarri du gainerako bulegoetako arduradunen  "egokitasuna". Esan duenez "hiru ordezkariak ez dira ezagunak nazioarte mailan, eta ez dute profil ekonomikorik baizik eta guztiz politikoa eta alderdikoia". "Ordezkaritzak  beraien  "Casa del Pueblo" bilakatu dituzte" gaineratu du BBBren lehendakariak.

EAJk azpimarratu duenez Eusko Jaurlaritzaren kanpoko ordezkaritzek garrantzi biziko baliabidea eskaintzen dute euskal autogobernuaren presentzia instituzionalerako eta Euskadiko eragile ekonomiko, sozial eta kulturalek ere presentzia izan dezaten. "Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza hauetako aurrekontuak murriztu ditu eta  komunikabideek ondo azaldu dituzten neurriak hartu ditu"  gaineratu du Ortuzarrek.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!