Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/18

Basauriko EAJk udalari leporatu dio “ekintza burutuen” politika egin izana “auzokideak kontuan hartu gabe”

Basauriko EAJren udal taldeak  PSE-EE alderdiak gobernatzen duen Udalari  "ekintza burutuen politika zapaltzailea" egitea leporatu dio, eta Mikel Deuna auzoko bizilagunen iritziak ez ezik eskubideak ere kontuan hartu gabe.

Ezagutzera eman
Basauriko EAJren ustetan Udalak "ahalegina egin beharko luke" eta auzo honetako bizilagunekin akordioa bilatzeko esfortzua egin beharko luke Hernan Cortés urbanizazioa erreformatzeko prozesuaren inguruan, bereziki "berdeguneak kentzeko eta aparkalekuak jartzeko gaiari dagokionez".  EAJren udal taldeak onartu egin du aparkaleku publikoak behar direla baina ordezkariek zehaztu dutenez "futbol zelaiaren inguruan Udalak aztertu nahi ez dituen alternatibak egon badaude eta horrekin bideragarri egingo litzateke auzoan berdeguneak eta aparkalekuak uztartzea".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!