Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/22

Uribe Butroeko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitateak lapurretei aurre egiteko triptikoa argitaratu du

Uribe Butroe eskualdeko Zerbitzu Mankomunitateak auto-babeserako triptikoa banatu du eskualdeko etxeetan eta bat egin du Maruri-Jatabe Udalak zuzenduta etxebizitzak lapurreten aurrean era sinple baina eraginkorrean babesteko egin zen  kanpainarekin.

Ezagutzera eman
Neurri honen bidez Uribe Butroe eskualdeko auzolagunei dei egiten zaie "argia piztuta izan dezaten" hitzak duen zentzu osoarekin. Udalak azaldu duenez, metodo guztiz eraginkorrik ez dagoela kontuan harturik, neurri txiki batzuen bidez  lapurretaren baten biktima izatea ekidin daiteke. Eta horretarako da hain zuzen ere auto-babeserako triptiko hori, urte hasieran izan diren lapurreten aurrean sortu den kanpaina gisa jarri da abian.

Adituak eginiko triptikoan azaltzen dira etxebizitzetan izan daitezkeen bitartekoak eta halako egoeraren aurrean lehen unean kontuan izan beharrekoak .
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!