Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/29

Urduñako Udalak %100ean lagunduko ditu ziklogenesi leherkorrak eragindako kalteengatiko lan baimenak

Urduñako Udalak %100ean lagunduko ditu otsailaren 27an ziklogenesi leherkorrak kaltetutako eraikinetarako eraikitzeko baimenak. Gertakari honek 895.979 euroko kalteak eragin zituen udalerrian.

Ezagutzera eman
Halaber, Udalak lortu izan du Urduña udalerriak estatuko Gobernuak ekaitzak eragindako kalteak jasan dituzten udalerrientzat aurreikusi dituen diru laguntasunak jasotzea. Osotara, 468 milioi euro erabiliko dira kaltetuak izan diren udalerri guztien artean.

Urduñako Udalak martxoaren 1ean informazio bulegoa ireki zuen hiria kaltetu zuten haize bolada gogorrek eragindako kalteak jasan dituzten auzolagunei informazioa emateko. Izan diren kalteen gaineko datuak bilduta, Udalak kalkulatu du 859.000 eurokoa izango dela Urduña herrian eragindakoa. 157.570 euro dira udal ondasun eta eraikinetan izandakoa eta 738.409 euroko kopurua da norbanakoen ondasun eta eraikinetan kaltetutakoa.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!