Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/31

Mungiak Gizarte Kontseiluaren lehen bilera ospatu du

Martxoan bertan, Mungia herriak Gizarte Kontseiluaren lehen lan bilera egin du. Bertan izan dira oraingo udal korporazioaren hamalau ordezkariak eta udalerriko elkarte eta erakundeetako ordezkariak. Kontseilu honetan ere udalerriko profil, adin eta ezaugarri ezberdinetako hiritarrak daude, bakoitzak bere ikuspuntu propioa eskaintzen duelarik.

Ezagutzera eman
Igaro den 23an Mungiako Udalak onartu egin zituen Mungiako Gizarte Kontseiluaren oinarriak, gizarte gaietarako parte hartze organo berria, hiritargoak gure udalerriaren errealitate sozialaren eta bizikidetzaren inguruan planteatzen dituen eskari eta proposamenak biltzeko sortu zena. 

Erakunde hau deitua izan da biztanleriari eragiten dioten gizarte gaien inguruko txostenak eman ditzan, besteak beste, hauek dira gaiak: gaigabeziak dituzten pertsonak, inmigrazioa, hirugarren adina, emakume eta gizonen arteko berdintasunak, drogamendekotasunak, bazterketa egoeran dauden pertsonak eta abar.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!