Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/31
“Eusko Jaurlaritzak lantzadera martxan jartzeko iragarpenarekin itxuratu nahi du Metroa Galdakaora heltzea”
Galdakaoko Gobernu taldeak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak herrira Metroaren etorrera itxuratu nahi dute zoru azpiko trenarekin lotuko den lantzadera martxan jarrita. Justo Iraurgi Galdakaoko alkate ordeak gogoratu duenez, "lantzadera bat beti izan da Udalean ondo ikusita, baina guk beti esan dugu azpiegitura honen kostea Udalen gainetik dauden erakundeek bereganatu behar dutela eta beste talde batzuek ezartzen zuten Galdakaoko hiritarrek ere ordaindu beharra zutela".
"Bizkaiko Garraioen Partzuergoak 1,5 milioi euroko urteko kostea bere gain hartzeko hartu duen erabakiak gure jarrera berretsi egiten du", baina salatu dute Eusko Jaurlaritza eta PSE-EE alderdia "Metroaren inguruan egin dituzten lotsagabekeriak" estali nahi dituzte lantzadera honen bidez. "Galdakaoko bizilagunek Bilborekin duten garraio publikoa hobetu nahi badute, egin dezatela apustu argi eta gardena Metroa Galdakao herrira hel dadin 2016 urtean eta hasieran aurreikusitako bost geldiuneak mantendurik", azpimarratu du Iraurgik.
Zinegotzi jeltzaleak gogoratu duenez, duela gutxi PSE alderdiak Eusko legebiltzarrean bozkatu zuen "gainerako talde politikoek esandakoaren kontra (EAJ-PNV, PP, Aralar eta EB), eta hauxe zen eskatzen zutena". Horregatik azpimarratu du sozialistak "nahasketa jokoan" ari direla eta "Galdakao herriari adarra jotzen ari direla".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS