Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/15
Elorrioko Udaleko EAJren udal taldeak Agirre Lehendakaria parkea izendatzeko mozinoa aurkezten du
Jose Antonio Agirre Lehendakariaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena betetzen den honetan, Elorrioko EAJk Eusko Jarlaritzaren lehen Lehendakaria gogoratu nahi du Nizeto Urkizu kaleko parkeari bere izena emateko mozioa aurkeztearen bidez.
Elorrioko kaleak Agirre Lehendakariaren kemen eta handitasunaren lekuko izan ziren. 1931. urtean, diputatu legez egon zen bertan eta 1937. urtean Euzko Gudarostearen kuartelaren inaugurazioan eta tropak ikuskatzen ere egon zen herrian. Elorrioko udaleko EAJren udal taldearen esanetan, "Jose Antonio Agirre da, zalantza barik, gure herriaren historiako gizonik aipagarrienetarikoa. Izan ere, Agirre da euskaldunok historian izan dugun lehen Lehendakaria eta Euskadik XX. Mendean izan duen politikaririk garrantzitsuena. Agirrek Guda Zibileko denbora latzak bizitzeaz gain, porrota eta erbestea ere ezagutu zituen".
EAJk mozioan dionez, "egoera latz hartan, sentsibilitate desberdinetako pertsonak batzeko ahalmena izan zuen bere Gobernuan, faxismoaren aurka zeuden sei alderdi desberdinetako kideak bildu zituen Eusko Jaurlaritzan: PNV, PSOE, Izquierda Republicana, Partido Comunista, Acción Nacionalista Vasca eta Unión Republicana. Horrela eratu zen Gobernuak bederatzi hilabeteko jarduera oparoa izan zuen: lurraldearen defentsa antolatu zen, zibilen segurtasuna bermatu, Euzko Gudarostea pertsonalki zuzendu zuen Agirrek, kultua mantendu zuen eta elizak errespetatu zituen, Euskal Unibertsitate Publikoa sortu zuen, moneta inprimatu zuen...".
Bukatzeko adierazi duenez, "Gizatasun handiko pertsona, baikorra, hausnarketarako gaitasunarekin, ez zuen amorerik ematen, hizlari trebea. Bere taldekideek maitatzen zutena eta gainerakoek errespetatu. Gaitasun horien artean nabarmenena: lidergoa eta karisma. Desberdinek osatutako Gobernua aurrera ateratzeko gai izan zen, akordioaren bidetik. Azken finean, guztion ideiak errespetatuz lortzen baita bizikidetza".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS