Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/16
ANVk Elorrioko parkeari Lehendakari Agirre izena ematea oztopatzen du
Elorrioko EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du Nizeto Urkizu kaleko parkeari Agirre Lehendakaria izena emateko. Mozio hau ez da onartua izan ANVk "horretarako borondaterik izan ez delako"; zehatzago esanda, ANVren sei zinegotziek kontrako botoa eman zuten atzokoan Elorrioko udaletxean ospatu zen Ohiko Osoko Bilkuran. Ana Otadui Elorrioko EAJ-PNVren bozeramailea eta Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak gaitzetsi egin ditu ANVk bere ezetza arrazoitzeko erabili dituen "argudio sasi-tekniko ahulak".
Otaduik azpimarratu duenez, "borondate falta" izan da "ANVk kontrako botoa emateko erabili dituen arrazoi ahulen ostean egon dena". EAJ-PNVren bozeramaileak "azalpe sasi teknikoak" deitu ditu. "Jakin badakigu kaleen izenak aztertzeko batzordea dagoela eta gure mozioa ez doa horren kontra, eta hori izan da ANVk erabili izan duen argudioa".
Elorrioko EAJ-PNVren bozeramaileak salatu du Talde Independenteko zinegotzia ez dela osoko bilkurara agertu mozioari baietza emango ziola baieztatu zuen arren. "Bigarren aldia da halakoa egiten duena, hau da, babesa emango digula esan ondoren, ez da agertzen bozketa egingo den osoko bilkuran. Behar den tokian egon behar da herriarentzako erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean eta ez mugatu gutunontzietan informazioa", kritikatu du Amaia Otaduik.
Jose Antonio Agirre Lehendakariaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena betetzen den honetan, Elorrioko EAJk Eusko Jarlaritzaren lehen Lehendakaria gogoratu nahi du Nizeto Urkizu kaleko parkeari bere izena emateko mozioa aurkeztearen bidez.
Elorrioko kaleak Agirre Lehendakariaren kemen eta handitasunaren lekuko izan ziren. 1931. urtean, diputatu legez egon zen bertan eta 1937. urtean Euzko Gudarostearen kuartelaren inaugurazioan eta tropak ikuskatzen ere egon zen herrian. Elorrioko udaleko EAJren udal taldearen esanetan, "Jose Antonio Agirre da, zalantza barik, gure herriaren historiako gizonik aipagarrienetarikoa. Izan ere, Agirre da euskaldunok historian izan dugun lehen Lehendakaria eta Euskadik XX. Mendean izan duen politikaririk garrantzitsuena. Agirrek Guda Zibileko denbora latzak bizitzeaz gain, porrota eta erbestea ere ezagutu zituen".
EAJk mozioan dionez, "egoera latz hartan, sentsibilitate desberdinetako pertsonak batzeko ahalmena izan zuen bere Gobernuan, faxismoaren aurka zeuden sei alderdi desberdinetako kideak bildu zituen Eusko Jaurlaritzan: PNV, PSOE, Izquierda Republicana, Partido Comunista, Acción Nacionalista Vasca eta Unión Republicana. Horrela eratu zen Gobernuak bederatzi hilabeteko jarduera oparoa izan zuen: lurraldearen defentsa antolatu zen, zibilen segurtasuna bermatu, Euzko Gudarostea pertsonalki zuzendu zuen Agirrek, kultua mantendu zuen eta elizak errespetatu zituen, Euskal Unibertsitate Publikoa sortu zuen, moneta inprimatu zuen...".
Bukatzeko adierazi duenez, "Gizatasun handiko pertsona, baikorra, hausnarketarako gaitasunarekin, ez zuen amorerik ematen, hizlari trebea. Bere taldekideek maitatzen zutena eta gainerakoek errespetatu. Gaitasun horien artean nabarmenena: lidergoa eta karisma. Desberdinek osatutako Gobernua aurrera ateratzeko gai izan zen, akordioaren bidetik. Azken finean, guztion ideiak errespetatuz lortzen baita bizikidetza".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS