Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/19
Urkullu: “Guggenheim proiektua Urdaitzaientzako arrakastatsua izan daiteke baina Gobernu berriak beti ezezkoa darabil ahotan”
Gaur Gernika-Lumon burutu den bertako batzokiaren berinaugurazioan, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk adierazi duenez, "duela bi urte Urdaibai berpizteko proiektu berri bat aurkeztu zan. Guggenheim Museoaren proposamena. Bilbon arrakastatsua izan da. Urdaibaientzako arrakastatsua izan daiteke.Gobernu berria iritsi da, eta zer esan du? EZ. Urdaibai EZ. Beti EZ. Dena EZ.Baina Guk Bai".
Buruzagi abertzaleak azpimarratu du baita, "astez aste ikusten ari gara sozialisten jokua. Joku maltzurra. Aurrena Kontzertu Ekonomikoa izan zen. Bigarrena, lan politiken transferentzia. Hirugarrena, "Zapatero emendakina". Gu lanean, negoziatzen, eta sozialistek lehiotik begira. Hemen gauza bat esaten, baina Madrilen-Espainian kontratakoa egiten. Ez ditugu adibide gehiagorik behar. Argi daukagu, gizarteak argi dauka: sozialistentzat Euskadiren interesak ez dira lehentasuna. Lehentasuna Madrilen daukate, eta hemengoek haien aurrean makurtu egiten dira".
Bigarren ideia bat ere gogoratu nahi izan du buruzagi jeltzaleak "euskara, gure bihotza. Aste honetan Egunkariaren auzia itxi da. Eta ondo gainera. Zazpi urteren bueltan, denak aske, kargurik gabe. Zer ez genuen entzun duela zazpi urte. Zer nolako gauzak esan ziren. Zer nolako gauzak entzun behar izan genituen guk Alderdi bezela be. Eta orain zer? Orain denak isilik, ezkutaturik. Ez dira damutu. Badakizue zertan ibiliko diren? Beste aukera baten bila. Zertarako? Euskarari kontra egiteko, euskara gelditzeko,oztopatzeko. Hori bait da beraien sakoneko estrategia: gure hizkuntza itotzea eta bihotza eta arima itoaz, gorputzak-Euskadik ez dagian hazkundean izan".
"Gogoratu, gorputza eta bihotza. Gogoratu, Euskadi eta euskara. Hori da gure zeregina, gure helburua. Guk egin behar dugu, egunez egun, hemen Gernikan eta Euskadi osoan. Guk jarraitu behar dugu gure herria eraikitzen. Egunez egun, lanean, elkarrekin, obra garrantzitsuak egiten diren moduan" azpimarratu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS