Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/20
Alhóndiga Bilbaok maiatzetik urrira bitartean inauguratuko ditu bere instalazioak eta urtean milioi bat bisitari aurreikusten ditu
Alhóndiga Bilbaok zatika inauguratuko dira bere instalazioak maiatzetik urrira doan aldian eta urteko milioi bat bisitari aurreikusten ditu. Eraikina, ardo biltegi gisa erabiltzen zen eta berregituratzeko lanak 2002 urtean hasi ziren Philippe Stark arkitektoaren zuzendaritzapean. 70 milioi euroko kostea izan du eta horri gehitu beharko zaizkio beste bospasei altzarietan inbertitzeko, Iñaki Azkuna alkateak aditzera eman duen moduan.
Eraikina ofizialki irekiko da maiatzaren 18an eta zatika inauguratuko dira atal ezberdinak. Era horretan ekainean irekiko dira erakusketa aretoak, kirol azpiegiturak eta zazpi zine aretoak, eta azkenik irekiko dena mediateka izango da, urriaren hasieran irekiko delarik.
Tokian egokitu egin da 400 pertsonentzako areto nagusia, bertan eskainiko direlarik dantza eta antzerki ikuskizunak eta hitzaldiak. Erakusketa aretoa bestalde 1200 metro koadroko zabalera du eta zazpi zine aretoek 1000 eserleku hartzen dute guztira eta Golem Zinema taldeak kudeatuko du. Nagusiki Europar eta Latinamerikar zinema emango da jatorrizko bertsioan. Bestetik ere, jarduera fisikoetarako zentroak 1100 metro koadroko zabalera izango du, 180 makina eta igeritokia goiko solairuan.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea 101 bat hiritarrekin batera joan zen atzo Alhóndiga bisitatzera. Kopuru hau aukeratu izan da Ricardo Bastidak eraikina egin zuenetik beste horrenbeste urte igaro direlako. Talde honetan, alkateaz gain zeuden Alhondiga Bilbao inguruko bizilagunak, Administrazio kontseiluko kideak, Ricardo Bastidaren senideak, 6. Barrutiko Kontseiluko kideak eta Gaztelodo Alhondigako ardogileak. (Argazkia: Zigor Alkorta)

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS