Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/20

Santurtziko Udalak Zainduz programaren zerbitzuak zabaldu ditu

Santurtziko Udalak Zainduz programaren bidez eskaintzen diren zerbitzuak zabaldu ditu. Orain artekoaz gain zaintzaileentzako hitzaldiak eta ikastaroak emango dira eta horretarako ezarri da 26.550 euro.

Ezagutzera eman
Aintzane Cordón Gizarte Ekintzako zinegotziak azpimarratu duenez, zaintzailearen profilaren inguruan egin diren azterketek agerian uzten dute emakumeak direla "Euskadin mendekotasunaren zama beren gain hartzen dutenak, zaintzailea orokorrean emakume ezkondua da, oinarrizko heziketa du, ez du soldatapeko lanik eta gehienetan, gaixoaren emaztea edo alaba".

Santurtziko nagusiak biztanleriaren %26 a direla gogoratu ostean, Cordonek azaldu du aurreikusi diren ikastaroak direla zaintzaileen bizitza kalitatea hobetzeko. Horretarako laguntasun psikologikoko taldeak antolatu dira eta apirilean bertan jarriko dira martxan "informazio alorrean dituzten hutsuneak betetzeaz gain, garrantzizkoa da beraiei entzutea, enpatia erakustea eta animatzea". Horrez gain, ere hitzaldi zikloa ere antolatu da eta besteak beste jorratuko diren gaiak izango dira "Insomnioa eta lo egiteko arazoak", "Depresioa" eta "Buru gaixotasunak dituzten pertsonekiko komunikazioa".

Ordu eta erdiko tailer eta saioak dira eta zaintzaileek beren ardurekin bateratzeko ordutegirik egokienean. Udalak Santurtziko etxebizitza guztietan zabaldu du informazio orria zerbitzu honen berri emateko. Interesa edo beharrizana dutenek gainerako informazioa eska dezakete Sabino Arana kaleko 22.ean  egokitu den bulegoan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!