Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/22
Santurtzik 570 etxebizitza eraikiko ditu CHLren orubean
Santurtziko Udalak datorren asteko Osoko Bilkuran onartuko du AOR-402 Plan Partziala, CHLren orubean 570 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko duena. Alde batetik etxebizitza babestuari emango zaio bultzada garrantzitsua (etxebizitzen %75 babestua izango delako) eta bestetik "hirigintza planeamendu egokia" egitea da helburua, Ricardo Ituarte alkateak azpimarratu duenez.
Honakoa, funtsezko jarduera bat izango da eta Villar eta Bullon guneekin batera, herriko gune garrantzitsuenetakoa da. Egitasmoak zazpi etxebizitza bloke aurreikusten ditu. Jarduera osoaren % 46 gune askeak egiten erabiliko da eta bertan egongo da Jon Deuna guneko 24 000 metro koadroko parkea eta Serantes mendiarekin lotuko dena. Halaber, zoru gaineko 380 aparkaleku egingo dira, egindako etxebizitza bakoitzeko egingo diren aparkaleku eta erdiez gain. Erantzuna emango zaio horrela La Cerrada, Regales eta Mamariga guneetan dagoen aparkaleku eskasiari.
Halaber, errepide berria ere egingo da Mamariga Santurtzi eta Zierbena herriak lotzen dituen errepidearekin lotzeko; honek aukera gehiago emango dizkio gune honi, trafikoa arinduko da eta aparkatzeko toki gehiago izango dira. Eraikinetako behe aldeak lonjak izango dira eta ekipamendu gisa erabiliko dira "auzoari bizitza emateko eta horrela ez dadin lo egiteko gunea izan", azaldu du Ituartek.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS