Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/23

“Sozialistek baieztatu zuten Nerbioi ibaiaren Basauriko zatia karrakatzeko lanak 2009 urtea amaitu baino lehen hasiko zirela”

Basauriko EAJ-PNVren udal taldeak berriz ere salatu behar izan du Nerbioi ibaiak Basauri udalerrian duen zatia karrakatzeko lanak atzeratu egin direla, lan honen ardura Eusko Jaurlaritzarena delarik. Jeltzaleek gogoratu nahi izan dute sozialistek baieztatu egin zutela  lanak "2009 urte amaiera baino lehen hasiko zirela".

Ezagutzera eman
Igaro den irailean, Iñaki Urrizalqui URA Uraren Euskal Agentziaren zuzendariak  argi eta garbi azaldu zuen atzerapen arrazoigabea eman dela hondakindegia bilatzeko orduan, eta une hartan esan  zuenez  "lanak has daitezke urte amaiera baino lehen".

Horren ostean, "arduradun sozialistek iragarri zuten lanak martxoan hasiko zirela", baina "gaurko egunean, ez dira oraindik hasi eta Pilar Unzalu Ingurumen Sailburuak EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean egin dion galderari erantzuteko esan duenez Basaurin ibaia karrakatzeko lanak" bertan behera utzi dira "ez baita oraindik konpondu egitasmoan aurreikusten diren hondakinak uzteko tokia erabakitzea".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!