Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/26

Jorge Oteizak Gernikako bonbardaketari buruz egindako lanen erakusketa, Euskal Herri Museoan

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Xabier Sáenz de Gorbea historialari eta arte-kritikariarekin batera, "Jorge Oteizaren Gernika" erakusketa aurkeztu du gaur Foru Jauregiko Prentsa Aretoan. Egun horretatik 2010eko uztailaren 25era arte egongo da zabalik erakusketa.

Ezagutzera eman
Erakusketan, 25 pieza -domina, erliebe, eskultura eta marrazki daude- hainbat materialez eginak. Orioko artistak 1942tik 1987ra bitartean egin zituen lanok, Gernikaren eta Picassoren Gernikaren imaginario sinbolikoaren inguruan.

Lanekin batera, dokumentazio grafiko osoa ere erakusketen da. Altzuzako (Nafarroa) Oteiza fundaziotik ekarri dira lanak, eta Oteizak Gernikako hiribilduari buruz -Euskal Kulturaren erreferente alegorikotzat hartuta- egin zituen lan figuratibo eta abstraktuen zati handi bat osatzen dute, marrazkiak eta eskulturak dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!