Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/03

Urduliz herrian egongo dira Mankomunitatearen eskualdeko egoitza eta Uribe Kostako Behargintza bulegoak

Urdulizen egongo dira epe laburrean Mankomunitatearen eskualdeko egoitza eta Uribe Kostako Behargintza bulegoa. Urduliz herrian administrazio biak 800 metro koadroko eraikin berean egongo dira hirigunerako sarbidean bertan, Igeltzera poligonoko oraingo aparkalekuan hain zuzen. Egitasmoa idazteko aldian dago eta aurreikuspenen arabera lanak 2011 urte hasieran hasiko dira.

Ezagutzera eman
Urduliz herrian egongo dira Mankomunitatearen eskualdeko egoitza eta Uribe Kostako Behargintza  bulegoak

ARGAZKIA JAITSI

Egitasmo honen kostea 6 milioi eurokoa izango da gutxi gora behera eta udal arteko bi erakunde hauen zabalkundea sendotuko du, une honetan egoitzak txiki geratu direlako; halaber, herriaren beraren garapena ere egiaztatzen du, Urduliz udalerrian eskualdeko erietxea kokatuko delako eta gainera kiroldegi berria eraikitzeko egitasmoa dagoelako.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!