Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/03

“Lopezen Gobernua guztiz ez-eraginkorra izan da eta eznahiko borobila merezi du”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez, Patxi Lopezek zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren lehen urtea "guztiz ez-eraginkorra izan da" eta "eznahiko borobila merezi du", bere eginkizunean ez diolako arretarik eman euskal hiritargoak duen kezka nagusiari, hau da, krisialdi ekonomikoa eta langabezia".

Ezagutzera eman
“Lopezen Gobernua guztiz ez-eraginkorra izan da eta eznahiko borobila merezi du”

ARGAZKIA JAITSI

Buruzagi jeltzaleak salatu duenez sozialista eta popularrak "guztiz ezgaiak izan dira egitasmo ekonomikoa hitzartzeko eta horra hor emaitzak: Euskadin  langabeziak %14 hazi da urte betean eta zorra hamar aldiz biderkatu da, eta are larriagoa da, honen zati bat erabiltzen delako Jaurlaritza berriaren funtzionamendu gastu arruntak ordaintzeko".

Legeen arloari dagokionez  Enplegurako Politika Aktiboen eskumena da bidean dagoen eskumen bakarra eta are larriagoa dena "Espainiar Gobernuak betidanik eman nahi izan duen egoeran izan ahal da transferitua, hau da, orain arteko Eusko Jaurlaritzek onartu ez dituen baldintzetan".

Beste alde batetik baieztatu du Eusko Jaurlaritza guztiz menpeko agertu dela Espainiar Gobernuarekiko. "Ez da eztabaida txikiena ere gertatu, eta hau guztiz ulergarria da Eusko Jaurlaritzak mantendu duen jarrera ikusita, ez baitu ahaleginik egin Kontzertu Ekonomikoaren blindatzea ahalbidetzeko edo Estatuak Arabar Aldundiarekiko zuen zorra  ordaintzea eskatzeko".

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!