Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/04
Arrigorriagak Udalbarria egitasmoa aurkeztuko du EISCO Kongresuan
Arrigorriagako Udaleko ordezkariak izango dira EUDEL Euskal Udalen Erakundeak antolatu duen EISCO Kongresuan. Ekimen hau maiatzaren 20tik 22ra bitartean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian eta Arrigorriagak bertan aurkeztuko du Udalbarria egitasmoa; ekimen honen bidez, toki Administrazioaren modernizazioa bilatu da Udaletxe berria eraikitzen ari direla baliatuta.
EISCO Kongresuaren helburu nagusia da 251 Udalen artean eta Europako udalekiko harreman hurbilagoak ezartzea. Arrigorriagako udal ordezkariek Udalbarria egitasmoa aurkeztuko dute Kongresu honetan "garapenean parte hartu duten eragile guztien (hiritarrak, eta toki administrazioaren talde tekniko eta politikoa) parte hartzean oinarritutako lan egiteko eredua da, beti ere zerbitzu modernoagoa, arinagoa, erabilgarriagoa eta kalitatezkoa eskaintzeko filosofiarekin eta tokian tokiko nortasuna galdu gabe", azaldu dute.
Udaletxe berria egiteko egitasmoak zoru azpiko solairua, behe solairua eta lehen eta bigarren solairua aurreikusten ditu eta 2009ko uztailaren 29an hasi zen egiten. Gaur egun kanpo aldearen zati bat ere badago ikusgai eta horretarako erabiltzen ari dira antzinako eskolako harri zaharrak, Udaletxe berria eraikin hura zegoen tokian egiten ari delarik. Lehengo eraikineko ezaugarri ziren harrizko uztaiak ere antzeman daitezke. Arrigorriagako Udaletxe berriaren diseinua lehengo eskolaren diseinuaren antzekoa izango da.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS