Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/04
Santurtzik kaleetako trafikoa ordenatu eta aparkaleku berriak jarri ditu metroak Kabiezesen metroak eragindako eragozpenak arintzeko
Santurtziko Udalak trafikoa ordenatu eta 60 aparkaleku gehiago aterako ditu "Kabiezes aldean Metroa ekartzeko lanetatik eratorritako eragozpenak arintzeko". Ricardo Ituarte alkateak azaldu duenez, zoru azpiko trena egiteko lanak bikoiztu egin dira auzo honetan eta ondorioz auzolagunek hainbat eragozpen jasan behar dituzte. Udalak eragozpen hauek arintzen saiatuko da aparkaleku berriak jarrita eta kaleetako trafikoa ordenatuta.
Metroa egiteko lanak Antonio Alzaga kalean hasi ziren eta gero errotonda ere hartu zen eta hainbat kaleetako trafikoa itxi zen, besteak beste Ferran doktorea, Lauaxeta eta Axular kalearen hasieran Emilia Zuza haurreskolatik aurrera; hauetatik zihoan trafikoa Mendi Aldetik bideratua izango da.
"Imajinazioa erabili behar izan dugu eragozpen hauek arintzeko, hori dela eta azpimarratu behar dugu auzokideek pazientzia handia erakutsi dutela, haiek baitira hemen eta Mamarigan lanak nozituko dituztenak metroa herri erdira etorri arte", azpimarratu du Ituartek.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS