Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/05

Txorierri krisiaren aurrean hobeto dago Euskadiren osotasunak baino

Behargintza Txorierrik 2009 urtearen inguruko azterketa egin du; urte benetan korapilotsua izan da baina eskualde hau onik atera da Bizkaia osoarekin eta Euskadirekin alderatuta. Krisi testuinguru honetan Behargintza Txorierrik jardun berezia egin izan du eta enpresa eta langileei zuzendutako egitasmoak egin ditu enplegua, lehiakortasuna, berrikuntza eta ekimenaren inguruko jardun eta ekintza positiboak bultzatze aldera. 

Ezagutzera eman
Txorierri krisiaren aurrean hobeto dago Euskadiren osotasunak baino

ARGAZKIA JAITSI

Azpimarratzeko gauzen artean, enpresa arteko berrikuntza eta lankidetza egitasmoak sendotu dira eta erakunde honek Emakunderen onespena jaso du eta bere ISO 90001 berriztatu du.

Lanari dagokionez, esan beharra dago, aurreko ekitaldiarekin alderatuta 1,46 puntuko gorakada izan den arren, eskualde osoa Bizkaiko %10,85eko langabezi tasaren behetik kokatu da. Beste alde batetik, Behargintza Txorierrik 6000 jarduera erregistratu ditu 2.695 erabiltzailerentzat, batik bat lana, aholkularitza eta prestakuntza arloetan, oraingo  testuinguru sozio-ekonomikoa kontuan hartuta.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!