Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/05

HAPO berrikuste lanetarako esleipen txostenaren Kontraziorako Mahaia, eratuta

Barrikako Herri Antolakuntzarako Plan Orokorraren (HAPO) berrikuste lanetarako esleipen txostenaren Kontraziorako Mahaikideen izendapena aurreko apirilaren 22ko Osoko bilkuran onartu zuten. Kontrataziorako Mahaiaren ardurapean egongo da Barrikako HAPOren berrikustea behin betiko onartua izan dadin jarraitu beharreko izapide administratiboak burutu, idatzi, kudeatu eta beren jarraipena egingo duen talde idazlea hautatzea.

Ezagutzera eman
HAPO berrikuste lanetarako esleipen txostenaren Kontraziorako Mahaia, eratuta

ARGAZKIA JAITSI

Aurreko talde idazleak bere kontratua eten zuen Barrikako Udalarekin bi aldeek adostuta. Juanjo Ezpeletak, Udaleko Alkateak bere lana goraipatu zuen. "Eskertzekoak dira aurreko taldeak  udal honetako herri garapenaren alde egindako lana eta erakutsitako ardura hori. Talde idazle berriak ere herriaren garapenaren alde lan egin dezan nahi nuke".

Ezpeletak azpimarratu zuenez, talde berriak HAPO ezagutzera eman beharko du. "HAPO ez da gehiegi ezagutzen. Ondorioz, auzotarrek herriaren garapena zer nolakoa izango den eta beren galderak argitzeko lan pedagogikoa egin beharko du". Ildo horretatik, Ezpeletak ondokoa gaineratu zuen "herri partaidetzarako beharrezkoak diren elementu guztiak jarriko dira abian eta beren proposamenak era aktiboan entzungo dira. Jendeak era aktiboan parte har dezan nahi dugu eta inolako inposamenik gabe".

Gainera, Ezpeletak gonbita egin zien Barrikako herritarrei izan ditzaketen zalantzak argitzeko ordezkari polikoengana jo dezaten. "Herritarrek ordezkari politikoei beren konpromisoa eskatu behar diote, izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta beharrezko dituzten azalpenak emateko, ordezkariek harreman zuzena izango baitute talde idazlearekin".

Barrikako alkateak "ilusio handia du egitasmoaren garapenarekin, herritarren artean piztu den ikusmina dela-eta". Azkenik adierazi zuenez, "jende guztiak izango du iritzia eman eta hitz egiteko aukera, ez dago inongo inposaketarik".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!