Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/05
Lezamako liburutegia sarean dago
Lezamako udal liburutegiak, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileekiko harreman zuzenagoa eta zabalagoa proposatzeko xedez, eguneratzeko eta modernizatzeko prozesuari ekin dio eta horretarako blog bat sortu du.
Komunikaziorako tresna informatiko honek liburutegiak une bakoitzean eskaintzen dituen liburu eta ikus-entzunezko materialak ezagutzeko parada emango du. Produktu berriak eskaintzea herriko liburutegiaren eguneroko erronka dela kontuan harturik, une honetan liburutegian bertan galdetuta edo begiratuta informazio hori jasotzen duten pertsonek eskertu egingo dute edozein ordenadoretik (etxean, lanean) gai berrien gaineko informazioa eskura izateko aukera. Helburu horrekin ireki da www.lezamakoliburutegia.blogspot.com izeneko blog-a. Gauzak horrela, liburutegiko komunikazioa modernizatzeko ekimen honen bidez, udal zerbitzu honek eskaintzen dituen baliabideen kudeatze lana hobetuko du eta ondorioz hobea ere izango da bertaratzen diren pertsonekiko tratua.
Interneten dagoen liburutegiak izenburu berrien inguruko informazioa emango du, iradokizunak eskainiko ditu eta udal ikastaroen eta umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoaren inguruko informazioa emango du.
Interneten dagoen liburutegiak izenburu berrien inguruko informazioa emango du, iradokizunak eskainiko ditu eta udal ikastaroen eta umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoaren inguruko informazioa emango du.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












