Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/07
Iñaki Azkuna enpresariek espainiar Estatuan eta kanpo aldean saltzearen aldeko agertu da
Bilboko Alkate den, Iñaki Azkuna jeltzaleak, gaur goizean baieztatu duenez, "euskal enpresariei ezin zaie esan beren produktuak non saldu behar dituzten" eta "Espainia barruan eta kanpo aldean" egitearen aldeko apustua adierazi du. Azkunak onartu egin duenez, "Espainia egoera txarrean dago" eta "Zapateroren Gobernuak egoera oso okerrera eraman gaitu", baina gogoratu nahi izan du Euskadirentzako "merkatu naturala" dela.
"Politikariok egin behar duguna da enpresariei babesa ematea, haiek baitakite non saldu behar den". Azkunaren iritziz, euskal enpresarien sektoreak "lehen merkatua du Espainian, gero Frantzian, ondoren Marokon, Shangai, Hego Amerikan eta leku guztietan". Bilboko alkatearen ustetan, sektoreari "hitz eta ekintzen bidez" lagundu behar zaio gero "nahi duen eta ahal duen tokian" sal dezan.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












