Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/07
Bilboko alkateak Lópezek egoera okerraren aurrean bere buruarekiko erakusten duen atsegina gaitzetsi du
Iñaki Azkuna, Bilboko alkateak, Patxi Lópezek bere Gobernuaren lehen urtearen ondoren bere buruarekiko erakusten duen "atsegina" kritikatu du, batez ere egoera "bat ere ona" ez den garai honetan. Azkunak iragarri duenez, "egun batean arrakasta gertatzen den arren, hurrengo egunean porrota etor daiteke". Halaber, adierazi du bere alderdiak PSErekin batera adostu beharko duela Bizikidetza Egitasmoa, "PSE horretarako prest agertzen baldin bada", EAJren borondatea "oposizio lan arduratsua" egitea baita.
"Patxi Lópezen zoritzarrerako Espainiako Erreinuaren buruzagitzan sakoneko erabakirik hartzen ez duen Gobernua dago", azpimarratu du Azkunak. "Rajoirekin hainbesteko iskanbila izan ostean, kutxen inguruko erabakia hartu dute. Erabakiak hartu behar dira kutxen inguruan, bankuen inguruan, lan egituraren gainean eta Estatuaren eta Gobernuaren inguruan ere, hainbat gauza aztertu behar dira". Bere ustetan, "Espainiak sinesgarritasun arazo handia du une honetan, eta atzokoan islatu zen zor egoeran"; gaineratu duenez, "Espainian zorra erosi zen baina normala dena baino salneurri handiago batean".
Bilboko alkatearen iritziz, EAJ-PNVk urte betean "oposizioa egiten ikasi du". Iñaki Azkunaren ustetan, bakearen inguruan eta zehatzago esanda Bizikidetza Egitasmoaren gainean, "EAJ-PNV akordio batera iritsi beharko da PSOE alderdiarekin, PSOE alderdia bera adostasunetara iristeko borondatea erakusten baldin badu".
Bilboko alkatearen iritziz, EAJ-PNVk urte betean "oposizioa egiten ikasi du". Iñaki Azkunaren ustetan, bakearen inguruan eta zehatzago esanda Bizikidetza Egitasmoaren gainean, "EAJ-PNV akordio batera iritsi beharko da PSOE alderdiarekin, PSOE alderdia bera adostasunetara iristeko borondatea erakusten baldin badu".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












