Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/07

José Luis Bilbao: “Guk eraiki behar dugu Bizkaia eta Euskadi”

Burukide bizkaitarrarekin batera Txorierriko Alderdikide Egunean José Luis Bilbao Ahaldun Nagusia izan da baita. Azken honek adierazi duenez, "Gobernua astebete darama Euskadi duela urte bete baino hobeto dagoela esanez baina hori ez da egia. Beraiek ere ez dute hori sinesten. Langabezi gehiago dugu. Zorra gehiago. Inbertsio gutxiago".

Ezagutzera eman
José Luis Bilbao: “Guk eraiki behar dugu Bizkaia eta Euskadi”

ARGAZKIA JAITSI

"Baina"- Bilbaok sutsuki adierazi duenez- "Bizkaia eta Euskadi ez dute geldituko. Bizkaia aurrera ateratzea tokatzen da. Egoera zaila da baina gure eginkizuna aurrera egitea da eta proiektuak eta inbertsioak martxan jartzea. Etrkizuna geurea da. Gobernu berri honek ez digu krisialditik aterako. Guk eraiki behar dugu Txorierri eta Bizkaia. Guk eraiki behar dugu Bizkaia eta Euskadi. Guri dagokizu eta elkarrekin egingo dugu".

 

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!