Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/11
Imanol Landa: “Gobela ibaiaren proiektu orokorrak lehentasuna izan behar du Eusko Jaurlaritzaren datozen urteotako inbertsioetan”
"Ezin dezakegu eman bizitza osoa zerura begira eta uste izanik 2008ko ekaineko egoera berriro ez dela gertatuko, eta horregatik Gobela errekaren jarduera proiektu orokorrak lehentasuna izan behar du Eusko Jaurlaritzak datozen urteotarako inbertsioak finkatzerako orduan", nabarmendu du gaur Getxoko alkate, Imanol Landak.
Alkateak, hedabideen aurrera egindako agerraldian, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen URAk, Uraren Euskal Agentziak Gobela Errekarako duen proiektuaren jarraipenari buruz dituen azken berriek sortarazi dizkioten ardura eta zalantzak agertu nahi izan dizkie Getxoko herritarrei. Landaren arabera, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan erabakiko du EAEko erreka eta ibaietan egin asmo dituen jardueretarako, inbertsio aldetik zeintzuk duten lehentasuna. Antza denez, 60 proiektutik gora dira, eta horien artean omen dago ere Gobelako proiektua, gaur arte "proiektu horien artean erreka honetan egin beharreko lanek duten lehentasuna zein den zehatz-mehatz ez dakigun arren".
Alkateak, aipatu informazioak ardura eta zalantzak eragin dizkiola eta, gaur bertan premiazko bilera eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Pilar Unzaluri, datozen urteotan proiektu honen garatzea bermatuko duten inbertsio planaren gainean Gobernuak dituen asmoak bertatik bertara ezagutzeko. "Eta batzar horretara, ziur nago, auzotarren eta baita udalerriko alderdi politiko guztien babesarekin joango naiz. Gainera, alderdiak Bozeramaleen Batzordera deituko ditut aste honetan bertan maiatzeko udalbatzara adierazpen instituzionala eramateko. Bertan Eusko Jaurlaritzari eskatuko diogu datozen urteotan behar diren aurrekontuekin, proiektu orokorraren tramitazio eta exekuzioarekiko konpromisoari eustea".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS