Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/13

XXX. Bizkaiko Dantzari Eguna, datorren igandean Sondikan

Datorren maiatzaren 16an, igandea, Sondikak XXX. Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko du.  Bizkaiko dantzarien artean jai nagusia da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak bultzatzutako eta ekoiztutako proiektua. Ez da lehenengo aldia Sondikak jaia hau ospatzen duenik, duela 11 urte udalerriak Bizkaiko Dantzari Eguna hartu zuen. 1999. urteko edizio horrek, harrera eta partehartze ona izan zuen. Sondikoztarrek erantzun ezin hobea emon zuten eta Bizkaiko dantzari gehienek ere ez zuten hutsik egin.

Ezagutzera eman
Sondikako futbol-zelaian 75 dantza talde, 3.500 dantzari eta milaka lagun bilduko dira. Indarrean dauden segurtasun-neurriak zorrotzak dira eta ekitaldia eta futbol-zelaiko azpiegitura horretarako egokitu da. Euskal folklorearen balioak eta garrantzia txikienei, gazteei, gurasoei eta zaleei helaraztea espero dute. Ondo egitearen esfortzua, edozein  adin izanda ere, parte hartzaileen gogoan isladatua ikusiko den eguna da, taldeen prestakuntzaren konstantzia eta kalitatea baita. Momentu errepikaezinak eta kalitate handikoak biziko dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!