Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/13
Barakaldoko talde jeltzaleak Udal Hezkuntza Kontseilua batzea eskatu du eskola mapa diseinatzeari ekiteko
Barakaldoko EAJ-PNVk gaur goizean aurkeztu du Gobernu taldeari Udal Hezkuntza Kontseilua martxan jartzea eskatzeko mozioa, honen bidez, eskola mapa diseinatzeari ekiteko.
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak atzokoan EAJ-PNV eta PPren aldeko botoekin onartu zuen ez legezko proposamenean Hezkuntza sailari eskatzen zaio El Pilar eta Arteagabeitia ikastetxe publikoetako ikasleek beren ikasketak Miras DBH institutuan egiteko aukera izan dezaten. Halaber, familien prozesu arte hartzailea ere eskatzen zen Brakaldoko biztanleen beharrizanetara egokituta egongo den eskola mapa zehazte aldera.
"Arrazoia nagusitu zen atzo eta proposamenak aurrera egin zuen, sozialisten babesik gabe izan bazen ere. PSE alderdiak Barakaldoko hiritarrak zigortu ditu beste behin eta kontrako botoa eman zuen. EAJ-PNVk ez du Patxi Lópezen Gobernuak hezkuntza gaietan hartutako erabakiek gure bizilagunak gehiago kaltetzerik nahi. Horregatik eta atzokoan Gasteizen onartu zen ekimenaren zentzua kontuan harturik, EAJ-PNVk Udal Hezkuntza Kontseilua batzea eskatu du eragile guztien artean Barakaldoko bizilagun guztion beharrizan eta borondateak aseko dituen eskola mapa diseinatzerik izan dezagun", azaldu du Amaia del Campo Barakaldoko udal talde jeltzalearen bozeramaileak.
"Barakaldon gertatzen dena eta sozialistek eragiten dituzten arazoak seriotan hartzeko garaia heldu zaigu. Horregatik, EAJ-PNVk Udal Hezkuntza Kontseilua atzerapenik gabe batzea nahi dugu, Barakaldoko hezkuntza erkidegoaren interesak ordezkatzen ditugunon artean Eusko Jaurlaritzari esan diezazkiogun gure udalerriak arlo honetan dituen beharrizanak. Gure esku dago, datorren ikasturtean oraingo arazoak ez errepikatzea. Baina horretarako, orain hasi behar da lanean; hortaz, Udal Eskola Kontseilua berehala deitu behar da Barakaldoko eskola maparen azterketari ekiteko".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS