Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/18

Santurtziko Udalak PSEri argitu dionez “ez da egia” langabezi tasa apirilean handitu dela

Santurtziko Udalak baieztatu duenez, INEM erakundeak emaniko datuen arabera "ez da egia" langabezi tasa apirilean handitu dela. Halaber,  iragarri egin ditu udalerriko 550 langabeturi lan munduratzea ahalbidetzeko xedez martxan jarriko diren ekimen  ezberdinak.

Ezagutzera eman
Argitaratu berri den adierazpenean, Udalak erantzun nahi izan dio PSE-EEren udal taldeak gaurkoan egin duen salaketari. Talde honen esanetan Santurtzi da Euskadi osoan "langabezia gehien handitu den udalerria". Udalak gogoratu du martxan jarri diren ekimenak duela aste batzuk plazaratu zirela eta onuradunak Santurtziko langabetuak izango direla.

Zehatzago esanda eta besteak beste,  bidean daude ere Estatuko Fondoaren bigarren aldia eta +Euskadi 09 Egitasmoa garatzeko tramiteak. Eusko Jaurlaritzak eta INEM erakundeak eman beharko luketen erantzunaren zain daude orain Udaleko ordezkariek azaldu dutenez. "Neurri hauen bidez urte honetan Santurtziko udalerriak Estatuko gainerako udalerrien moduan bizi duen langabezi tasari erantzun eta konponbidea ematen saiatuko gara".

Zentzu honetan azaldu dute 74 pertsona izan zirela "eta ez talde Sozialistak aipatzen zuen 50 baino gutxiago" lehen Inbertsio Fondoarekin kontratatu zirenak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!