Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/19
Singapurrek Bilbori eman dio hirien ‘Nobel’ saria
Singapurrek berretsi egin du Lee Kuan Yew World City Prize izeneko saria BIlbori ematen zaiola, hau da, mundu mailan hirien 'Nobel' saritzat jotzen dena. Bere lehen edizioan eta hiriaren "eraldaketa integratu eta holistikoa" aldarrikatzeko, Ibon Areso Bilbo hiriak azken 15 urteotan bizi izan duen garapena ondo ezagutzen duen alkate ordea delarik, Singapurren dago egunotan epaimahaiaren ebazpenaren ondoko prentsa aurrekoa emateko. "Ohore handia da halako saria jasotzea, batez ere Singapurren; asko dugu ikasteko berrikuntza arloan, orain dugun erronka hain zuzen".
Mundu osoko 78 hiri izan dira Lee Kuan Yew World City Prize saria jasotzeko lehen edizio honetan. Gaur helduko da Bilbora planifikatze zuzendaria eta epaimahaiko kidea. Azkunarekin batera, prentsa aurrekoa eskainiko dute sariaren ezaugarriak ezagutzera emateko.
Lee Kuan Yew Gobernuko ministro laguntzaileak Azkunari emango dio Singapurreko 300.000 dolarreko saria (216.367 dolar edo 174.145 euro), ekainaren 29an Estatu hiri horretan bertan ospatuko den ekitaldian. Ospakizun berean, Melbourne (Australia), Curitiba (Brasil) eta Nueva Delhi hiriek jasoko dute aipamen berezia.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












