Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/19
Santurtziko EAJ-PNVren esanetan, “prebentziorako diru laguntasunak epe barruan tramitatu ziren baina administrazio akatsa izan zen”
Aintzane Cordón Santurtziko Udalean Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak argitu duenez, droga mendekotasuna prebenitzeko egitasmoetarako 2009 urteko diru laguntasunak "epe barruan tramitatu ziren arren, izan zen huts egite administratiboagatik aurkezpena epea amaitu eta egun bat beranduago egin zen".
Hitz hauekin erantzun du jeltzaleak talde sozialistak egindako salaketa. Sozialistek kritikatu zuten 123.140 euroko diru laguntasuna galdu zela eskaria epez kanpo aurkeztu omen zelako: Cordonek azpimarratu duenez, "eskaria onartzeko dekretuak ere 2009ko apirilaren 1eko data izan zuen, epea amaituko zen eguna baino bi egun lehenago".
Bestetik baieztatu duenez, "ezaguna denez, egitasmo guztiak normaltasun osoz garatu ziren urte osoan". "Eskatutako kopuru osotik %20ª eskatu ahal zen (24.628 euro), hortaz ez da egia PSEk argitaratu duen kopurua. Are gehiago, atzerapena konpentsatzeko, finantzaketa bilatzeko ahaleginak bikoiztu ziren eta 87.763 euroko kopurua lortu zen". Amaitzeko, Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak gaitzetsi du "talde sozialistaren aldetik erakutsi den zorroztasunik eza, ez baitira interesatu datu zehatzetaz, espedientearen irekieraz eta lortutako soluzioaz".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS