Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/20

“EAJren poza agertu nahi dut PSE-EE alderdiak Bizkaia eta Castro arteko loturen gainekoa zuzendu duelako”

Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak bere "poza" agertu du Euskal Sozialistak taldeak Eusko Legebiltzarrean Bizkaia eta Castro arteko trenbide loturaren inguruan zuen jarrera aldatu duelako.

Ezagutzera eman
“EAJren poza agertu nahi dut PSE-EE alderdiak Bizkaia eta Castro arteko loturen gainekoa zuzendu duelako”

ARGAZKIA JAITSI

Buruzagi jeltzalearen esanetan "EAJ eta PP alderdien artean adostutako transakziozko zuzenketari - Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuak azpiegitura hori egiteko eta ordaintzeko beharra duela adieraztea - baietza emanda egin duen aldaketa poztekoa da; horrela, Espainiar Gobernuari eskatzen zaiolako Castrorekiko trenbide lotura egiteko neurriak jar ditzala"

Ortuzarrek gogoratu duenez "hasierako momentuan Lopez Lehendakariaren gobernuak defendatzen zuen euskal erakundeak izango zirela hasierako azterketak eta lanak egiteko dirua jarriko zutenak. Orain, zuzenketa hau onartzearekin, Eusko Legebiltzarrak Estatuko Administrazioari eskatzen dio bera izan dadila lotura hau ordainduko duena. Aldaketa hau, behingoz, Bizkaiko biztanleen aldekoa izan da".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!