Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/21

Andra Mariko kiroldegiak bere ateak zabalduko ditu berriro larunbatean

Andra Mari auzoko kiroldegiak larunbat honetan, hilaren 22an, zabalduko ditu berriro bere ateak, bertako teilatua konpontzeko lanak amaitu eta gero. Kiroldegia zaharberritzeko lanak urtebete inguruz luzatu dira eta 560.000 euroko inbertsioa ekarri dute, Toki Inbertsiorako Estatu Funtsaren kontura.

Ezagutzera eman
ikasle getxotarrek ekaineko akabuko azterketa prestatzeko ikasteko lekua izatea ahalbidetuko du, Getxo Kirolakeko kiroldegietako ikasgelak bete beteta egoten diren egun horietan. Kiroletako zinegotziak, Alvaro Gonzalezek, adierazi duenez, "kiroldegiaren zaharberritzeari esker kirol instalazio hobeagoak ditugu, eta horien erakusgarria pilotalekua izango da. Horrez gainera, ikasleek ikasteko leku gehiago izango dute, ekipamendu honen berritze lanekin espazio gehiago irabazi dugulako helburu horretara zuzentzeko, lanak hasi aurretik ikasleek erabili ahal zituzten 174 plaza horiek baino gehiago baitira orain".

Kiroldegian zaharberritu eta hobetu egin diren gainontzeko guneei dagokienez, pilotalekuaren kolore urdina nabarmentzen da, hain zuzen, Pilota Federazioak pilotara jokatzen denean hobeto ikusteko gomendatutako kolorea dela.

Itxi baino lehen bezala Andra Mariko kiroldegia egunero egongo da zabalik, 08:30etik 21:30 arte, eta sartzeko ez da beharrezkoa Getxo Kirolakeko bazkide izatea.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!