Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/24

Borobia plaza hobetzeko proiektuan aurreikusitako bidegorri tarteak Algortako erdigunea Azkorriko hondartzarekin lotzea ahalbidetuko du

Bidezabal auzoko Borobia plaza zaharberritzeko proiektuak jasotzen duen 400mtik gora luzerako bidegorri tarteak Algortako erdigunetik Azkorriko hondartzaraino bizikletaz joatea ahalbidetuko du. Getxoko alkateak, Imanol Landak, aipatu plazaren gaineko proiektu urbanistikoaren aurkezpen ekitaldian zehar azaldu duenez, tarte berri hau laster Telletxen egingo denarekin lotuko da eta, Jata, Sarri eta Oiz kaleak zeharkatu ondoren, Bentakoarekin ere bat egingo du Azkorriko hondartzara iristeko. Alkatearen esanetan "jauzi handi bat ematen dugu udalerri osoan bultzatu nahi dugun bidegorri sarea garatzeko, jarduera honen bitartez, Borobia Telletxen egiten ari den tartearekin eta, era berean,  Zientoetxeko errepidearen albotik Azkorriko hondartzaraino joango den Bentakoarekin lotu ahal izango dugulako".

Ezagutzera eman
Borobia plaza hobetzeko proiektuan aurreikusitako bidegorri tarteak Algortako erdigunea Azkorriko hondartzarekin lotzea ahalbidetuko du

ARGAZKIA JAITSI

Borobiako plaza, Bidezabalgo anbulatorio aurrean dagoen 2.410m2-ko espazio publiko hau berritzeko proiektua jendaurrean izango da gaur arratsaldetik datorren igandera, maiatzaren 30ra arte, plazan bertan lekututako moduluan egokitutako erakusketan.

Proiektuak erdiko gune zabal bat jasotzen du plazan, umeek goza dezaten 342m2-ko jolasgune berriarekin. Pertsona nagusiak eta mugitzeko arazoak dituztenek atseden hartzeko esparrua izango du ere, aulki berriekin, argiztatze hobeago eta eraginkorragoarekin, oinezkoentzako ibilbide zabalekin. Hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak lurperatuko dira eta, horrez gainera, Udalak inguruko zuhaitzak mantendu eta zaintzeko auzotarrek egindako eskaera beteko du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!