Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/25

Traukoko eskailerak, Bilbo herrira zuzenean

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eskailera mekaniko berriak inauguratu ditu Trauko zeharbidean. Horien bidez, Uribarriko auzokideek hurbilago izango dute Bilboko hirigunea. Kristo kaleko arrapalarekin batera, elementu mekaniko berria izango dute Udaletxetik kale honetara joateko.

Ezagutzera eman
Eskailerek Aralar eta Kristo Zeharbide artean dagoen malda arinagotzen du, eta era berean Esnarritzaga eta Trauko zeharbidearen artean dagoena. Orain arte, auzolagunek hainbat eskailera igo behar zituzten auzo batetik bestera joateko. Denen arteko tartea betetzeko sei eskailera mekaniko jarri dituzte, guztiz eraldatuak izan diren betiko eskaileren ondoan.

Tarteetan ere argiak daude eskudelen azpian, honek argiztapena eta segurtasuna ematen duelarik. Aralar kaleko iturria ere berriztatu da eta Esnarritzaga kalearen goi aldeko espaloia zabaldu da, iresgarritasuna eta oinezkoen bidea hobetzeko. Jarduera honetan guztian 2.074.000 euro inbertitu dira bederatzi hilabeteko epean.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!